Lurra dantza taldeak hasiera eman berri dio Iparragirre plazan, Urretxun, gaurko Urretxun eta Zumarragan antolatutako inauteri egitarauari. Berriozargo (Nafarroa)
txolin dantza irudikatu dute udaletxeko plazan. Orain, baserriz baserri joango dira ondoko ibilbidea eginez: Etxaburu, Erratzu, Zuloaga, Mendizabal, Beibakar, Zabaleta, Iturbe beheko, Agerre, Santa Barbara, Ipeñarrieta eta Santa Kutz. Arratsaldean berriz dantzatuko dira herrigunean, hain zuzen, 18:00etan, Gernikako Arbola plazako karpan.
Horrez gain, gaur, Urretxu Zumarragan:
- 11:30. Iparragirre Balerdi musika tailerraren inauterietako kalejira
- 12:30. Mozorro topaketa Zelai Arizti parkean, Zumarragan
- 17:30. Sekundino Esnaola musika eskolako dantza ikasleen desfilea
- 18:30-21:00. Dantzaldia eta mozorro topaketa Gernikako Arbola plazan jarri duten karpan