Goierri kirol elkartearen txirrindulari eskolak larunbatean aurkeztuko ditu bere taldeak
Goierri kirol elkartearen txirrindulari eskolak larunbat honetan aurkeztuko ditu bere taldeak. Ekitaldia 19:00etan izango da, Urretxuko Ederrena pilotalekuan. Denboraldi honetan, benjamin mailako lau txirrindulari, kimu mailako 17, haur mailako hamar, kadete mailako bost, gazte mailako sei eta master mailako bost dituzte.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide