Zintzo Mintzok kultur eta natur ibilbideak egingo ditu Urretxun eta Zumarragan
Zintzo Mintzok natur eta kultur ibilbideak antolatuko ditu. Urretxuko nahiz Zumarragako ondarea erakusteko asmoari bi eratara helduko diote: natur ondarea eta kultur ondarea. Aitor Lizarazu Zintzo Mintzoko kideak azaldu duenez, «Gure errekak, monumentu megalitikoak, landareak, hegaztiak eta abar ezagutzera eman nahi ditugu; jakina, euskaraz». Goierri eta Ostadar mendi taldekoekin harremanetan jarri dira ibilbide hauekin lagundu diezaieten.
Beste ibilbideak herri barrukoak dira. Lizarazuren hitzetan, «gure herriak nola osatu ziren, gure ondarea, zeintzuk dira gure pertsonaia historikoen soslaiak… Guk baino gehiago dakitenek informazio hori guztia ematea nahiko genuke; agirizainek, adibidez».
Goiko ez da Urretxuko eta Zumarragako euskaltzale elkartearen aurtengo jardunaren berritasun bakarra. Berritasun guztiak bihar, Goierriko Hitzan
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide