Ander Quina Goñiren Omenezkoaren final erdietan sartu da
24. Goñiren Omenezkoaren lehenengo partidak jokatu ziren atzo Belokin. Senior mailan Quina-Gorrotxategi bikoteak irabazi zuen Arteaga-Sanchez bikotearen kontra (22-15). Quina zumarragarra, horrenbestez, martxoaren 18ko final erdietan sartu da.
Partida gogorra jokatu zuten, erdiraino bikote bat ere ez zen gailendu markagailuan. Pilotariak segurtasunez jokatu arren, arerioari min eman nahi, eta tanto onak egitearekin konformatu ziren. Arteagak arriskuren bat edo beste hartu zuen, baina ez zen partida irabazteko aski izan. Hamaikana tanto markagailuan zituztenean, Quina aurreko koadroetan asmatzen hasi zen. Sanchezek aurre egin zion Quinari, baina nahi baino pilota gehiago oparitu zizkien aurkariei.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide