Urretxuko udaletxeko atarian Cartooning for peace erakusketa ireki dute. Gaurkotasun handia duen erakusketa da, bisitariari giza eskubideei eta adierazpen askatasunari buruz hausnartzeko gonbita luzatzen baitio. Panelak hilaren 27a arte egongo dira Urretxun eta 3. eta 4. DBHko ikasle guztiak erakusketatik pasako dira. Gaiari buruz hausnartuko dute, proiektuaren koordinatzaileekin: Aintzane Gamiz legazpiarra eta Jokin Esnaola.
Erakusketaren jatorria 2006ko gertaeretan dago: Danimarkako marrazkilari bat mehatxatu egin zuten Mahoma marrazteagatik eta Kofi Annan NBEko idazkari nagusiak mundu osoko marrazkilariak deitu zituen erakusketa bat egiteko. Urretxukoa bezalako 40 erakusketa daude munduan.
Gipuzkoara Aldundiaren eskutik heldu zen, irailean. Koldo Mitxelenan estreinatu zuten eta arrakasta izan zuen. Gainera, Mattin, Asisko Urmeneta eta Cesar Oroz marrazkilariek ekimenarekin bat egin zuten eta gaiari buruz hausnartu zuten.
Urretxun hamar panel jarri dituzte eta bakoitzean gai bat aztertzen da: zentsura, Interneten eginkizuna, arrazakeria, Ekialde Hurbila, emakumeen eskubideak, prentsa marrazkiak, marrazkiak eta erlijioak, planetaren salbazioa eta umorearen mugak.
Aurkezpena
Erakusketa atzo aurkeztu zuten. Ekitaldian, Gamiz eta Esnaolarekin batera, Urretxu eta Zumarragako alkateak egon ziren: Oihane Plazaola eta Mikel Serrano. Zabaletak eta Serranok eskerrak eman zizkieten Aldundiari erakusketa Urretxu eta Zumarragara ekartzeagatik eta herritarrei bertaratzeko gonbita luzatu zieten. «Puri-purian dagoen gaia da eta ekimen honek gazteekin heziketa lana egiten eta hausnartzen lagunduko digu», esan zuen Zabaletak.
Gamizek Aldundiaren Bizikidetza Planaren baitan antolatu dutela esan zuen. «Elkarbizitza eta oroimen historikoa bultzatzeko egitasmoak abian jarri ziren, baina gazteentzako zerbait falta zela ikusi zen».
Erakusketatik 3. eta 4. DBHko ikasle guztiak pasako dira. Gaiaren inguruan hausnartuko dute eta giza eskubideekin lotutako mural bat marraztuko dute. Erakusketa, astelehenetik ostiralera 17:00etatik 19:30era egongo da zabalik eta larunbat eta igandetan 12:00etatik 14:00etara.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.
Privacy & Cookies Policy
Privacy Overview
This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.