Urretxun eta Zumarragan 181 familia ugari, hau da, hirutik gora seme-alaba dituzten familia daude. Bihar familia hauen kezkak, arazoak, eskubideak eta egoerak ezagutzera emango dituzte Zumarragako Zelai Arizti kultur etxean egingo duten hitzaldian. Hizlaria Natalia Diez-Caballero
Hirukide elkarteko kidea izango da. Aurretik Urretxuko, Zumarragako eta Legazpiko udal agintariekin bilduko dira eta merkatariekin ere bilera egingo dute.
Informazio gehiago bihar Goierriko Hitzan
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide