Igerilekutik egunero ateratzen duten ur beroa berriz erabiliko dute
Zumarragako Udalak Ispilla kiroldegian energia aurrezteko sistema berria ipini du. Egunero igerilekuko uraren %5 berritu behar da legeak hala ezarrita. Ur hori berotzeko erabili den energia galdu da orain arte. Aurrerantzean, sistema berriarekin aterako duten uraren beroa baliatuko dute ur berria berotzeko.
Udalak 45.000 euroko inbertsioa egin du makina berrian. Mikel Serrano alkateak emandako datuen arabera, 1.500 euro aurreztuko dira gasolio gutxiago erabiliko delako; horrez gain, zazpi CO2 tona gutxiago igorriko direla kalkulatu dute.
Inbertsioa egiteko Eusko Jaurlaritzaren diru laguntza jaso du udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren diru laguntza jasoko dutela uste du alkateak. Edozein kasutan, inbertsioa bi urtean amortizatuko dutela esan du Serranok.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide