Zumarraga barruko autobus zerbitzu berriaren aurkezpena egin du Mikel Serrano alkateak. Eguerdian zerbitzuari buruzko xehetasunak eman ditu eta, ondoren, ibilbide bat egin dute kazetariek autobusean. Etxeberrin hasiko du ibilbidea eta Zumarragan barrena abiatuko da postetxetik eta osasun zentrotik igarota. Handik gora egingo du Urretxutik errepidera atera, eta Antonino Oraa aldera igotzeko. Goiko auzoetan geldialdiak egingo ditu eta Eitzagatik jaitsiko da Zumarragara. Industrialdean eta Antion geralekuak egingo ditu, baina autobusaren ibilbide guztiak ez dira handik pasako. Momentuz, bihartik martxan egongo den zerbitzua esperientzia pilotua dela esan du alkateak. Doanekoa izango da hiruzpalau hilabetetan, ondoren behar diren aldaketak eginda, egonkortu egingo da.
Z Bus – Ibilbidea eta ordutegia
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide