Bereziartuak 100 urte bete ditu eta udalak omenaldia egin dio
Celestina Bereziartuak 100 urte bete zituen atzo. Zumarragara Oriotik iritsi zen Bereziartua bere senarrarekin eta seme-alabekin. Bere familiak sustraiak bota ditu jada Urretxun eta Zumarragan. Atzo, Zumarragako Udalak omenaldia egin zion. Antioko argazki bat eta lore sorta eraman zizkioten Mikel Serrano alkateak eta Arantxa Gonzalez zinegotziak.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide