Martxoaren 15etik aurrera ikastaro berriak, Ispillan
Martxoaren 15etik aurrera ikastaro berriak jarriko dituzte martxan Zumarragako Ispilla kiroldegian. Ikastaro berriez gain, orain martxan dauden zenbait ikastaroren ordutegiak eta maiztasuna aldatuko dituzte. Ikastaroei eta ordutegi berriei buruzko informazio osoa jasotzeko Ispillara bertara jo daiteke. Ikastaro guztiak irekiak dira kiroldegiko bazkide ez direnentzat ere.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide