Poliki-poliki aurrera doa Trebezia Lehiaketa arrakastatsuaren laugarren edizioa, eta kanporaketa guztiak jokatu ostean, erabaki da dagoeneko zein talde arituko diren datorren igandeko final handian. Azkeneko bi asteetan bi kanporaketa jendetsu eta umoretsu izan dira Labeaga aretoan, eta behin talde guztiak oholtzatik pasa ostean, finalean parte hartuko duten taldeak zein izango diren ezaguna da.
Jakina denez, 84 taldek hartu dute parte aurtengo Trebezia Lehiaketan; “benetan jendetsua izan da sailkapen fasea eta hori horrela izanik, finalean ere talde asko arituko dira, 24 zehazki”. Izan ere, talde bakoitzak kanporaketa bakarra jokatuta, “ez zen oso justua 84 taldetik gehienak kaleratu eta finala talde gutxirekin jokatzea”.
Finalean, ondorengo taldeek hartuko dute parte: Cat girls (Irene Ferrero, Eider Otamendi, Alazne Uzkudun), Tximistak (June Fernandez, Naroa Gonzalez, June Diaz), Super Freis (Liana Aramendi, Alexandra Barbasa, Izaro Ramirez), Torontos Tontos (Aritz Aberrieta, Jon Tome, Joritz Uli), Mantangorriak (June Inza, Maren Agirre, Jakes Peñagarikano), Tximeleta taldea (Irune Redondo, Naroa Otxoa, Nahia Legarra), Game Over (Urko Gonzalez, Unax Etxaniz, Asier Etxaniz), Izotz garbi (Iraia Herrero, Irene Sanchez, Arantxa Erthal), Los Cracks (Asier Cantalapiedra, Eneko Heras, Unai Urkiola), Azkarrak (Ane Bilbao, Iraitz Aramendi, Itziar Zabaleta), Magoak (Ander Piedehierro, Ahmede Liman, Jon Hinojo), Lagunik Onenak (Ane Garmendia, Veronica Gonzalez, Maria Carretero), Hezur apurtzaileak (Ander Granado, Iñigo Rivero, Marcos Rodriguez), Lagun irabazleak (Irene Perez, Melany Barba, Eneritz Fernandez), Hiru super neskak (Bahuili Garcia, Naroa Telleria, Maialen Segurola), Ausartak (Arianne Vidaurreta, Ane Cipitria, Ariane Muñoz), Izarrak (Jairo Herrera, Markel Cantero, Aiara Fernandez), 3 petalo (Maddi Villalba, Paula Amundarain, Maren Irizar), Inbasoreak (Oier Ibarluzea, Unax Babarro, Oier Prieto), Aupa Gainzuriko neskak (Ane Agirre, Selena Alvarez, Irene Salegi), Gu ta Gutarrak (Maxi, Paul, Jokin), Zezenak (Albin, Ibrahim, Oihan), Ganalo (Garazi Huebra, Nahia Urbizu, Lorea Diaz de Garaio) eta Los Kraks (Ander Lucena, Oier Gaston, Arkaitz Antia).
Finalean proba oso ikusgarriak izango dira, “urtero saiatzen baikara berrikuntzaren bat edo beste sartzen”. Sorpresarik ez da faltako, beraz, datorren igandean Labeaga aretoan. Finaleko lau talderik onenek sari bereziak jasoko dituzte baina ez hori bakarrik, amaieran Trebezia Lehiaketan parte hartu duten haur guztiek merienda zoragarri bat izango dute saioari amaiera eder bat emateko. Gogoratu Trebezia Lehiaketako saio guztiak, datorren igandeko finala barne, saio irekiak direla eta edozein joan daitekeela saioa bertatik bertara ikusle gisa jarraitzera. Igandeko finala arratsaldeko 16:30etan hasiko da.