Diru errazaren promesa ustela, pantailan dir-dir egiten duten gonbite koloretsuak, apusturako gosea, bakardadea eta asperdura izan daitezke apustudun jokoen mendekotasunaren osagaiak. Internet, egun, sozializaziorako agora bilakatu da. Plaza horretan, baina, apustudun jokoei lotutako arrisku bat baino gehiago dagoela diote adituek. Deustuko Unibertsitateko Izaskun Sarabia ikertzaileak Teknologia berriak eta apustudun jokoak nerabezaroan: ezagutzen ote ditugu arriskuak? hitzaldia egingo du bihar Zumarragako Zelai Arizti aretoan, 18:00etan.
Orain hiru urte, Urretxun eta Zumarragan nerabeekin maila batean edo bestean lanean ari diren zenbait eragilek lantalde bat osatu zuten. Gazte Bidean aisialdi gunea, kaleko hezitzaileak, osasun zentroko profesionalak, udaltzaingoak, ertzainak, eskolako irakasleak… Guztien artean nerabeei lotutako zenbait gai landu, eta gurasoekin nahiz nerabeekin jorratzen dituzte. Testuinguru horretan antolatu du lantalde horrek biharko hitzaldia.
«Mendekotasunik ez nozitzeko ezinbestean
muga jarri behar zaie denbora eta diruari»Izaskun Sarabia (Gizarte hezitzailea)
Sarabiak, nagusiki, Internet bidezko on line jokoetan jarriko du arreta. Dioenez, «nerabezaroan ohitura osasuntsuak finkatzen dira eta gai hauek orduan lantzea inportantea da. Jokatzen duten guztiak ez dira ludopatak, baina mendekotasunik ez nozitzeko ezinbestekoa da jokoari denbora zein diru muga jartzea».
Sarea beti ‘zabalik’
Interneten dirua erraz irabazi daitekeenaren ideia zabaltzen dutela dio, «modu jostagarrian jokatu daitekeela eta dirua erraz irabazi daitekeela saltzen dute». Bere ustez, dirua azkar irabazi daitekeenaren mezuaren eta jokoaren aurkezpen berak jokatzera gonbidatzen ditu, bereziki, nerabeak. «Horrez gain, oso-oso eskura dituzte apustudun jokoak; izan ere, sarea beti dago zabalik, ordu oro eta egunero».
Mendekotasuna nozitu dezakeenaren soslaia eta gurasoei gaiari buruzko informazioa eman, hezkuntzaren garrantzia, jokatzeko moduak, ageriko zein ezkutuko arriskuak, nora jo dezaketen eta atentzioa zeri eman behar zaion azalduko ditu, besteak beste, Sarabiak hitzaldian.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.
Privacy & Cookies Policy
Privacy Overview
This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.