Eguraldi kaxkarra dugun arren, jende askok parte hartu du gaur goizean Zumarragako Zuhaitz Egunean. Belokirako bidean landatu dituzte zuhaitzak. LH4 eta 5eko haurrek eta iaz jaiotako haurrek eta euren gurasoek parte hartu dute. Haritzak, pagoak, urkiak eta astigarrak landatu dituzte. Zuhaitzei jaioberrien izenak jarri dizkiete, bakoitzak landatu duen arbolari jarraipena egin ahal izateko. LHko ikasleen izenak ere ipini dizkiete, baina haurren kasuan bakoitzak ez du zuhaitz bat. Behin zuhaitzak landatuta, mokadutxoa eskaini die Zumarragako Udalak parte hartzaileei Antioko interpretazio zentroko tabernan.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide