Martxoan Bertsoa lehiaketak dagoeneko baditu finalistak
Ostiralean Martxoan Bertsoa bertsolari txapelketako azken kanporaketa jokatu zuten Urretxuko Motz tabernan. Ez don 13 taldea nagusitu zen (Amaia Iturriotz, Maialen Akizu eta Ane Beloki). Talde honek, lortutako puntuei esker, finalera sailkatzea lortu zuen. Publikoaren saria ere eurek eskuratu zuten eta ikusleen bertsolari gustukoena Iturriotz izan zen.
Finala hilaren 27an jokatuko dute, 23:00etan, gaztetxean. Ez don 13 taldekoekin batera, Gabiri X (Aratz Igartzabal, Endika Igartzabal eta Mikel Asurabarrena) eta Xatortorrak (Manex Mantxola, Andoni Biain eta Beñat Hatxen) taldeak arituko dira.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide