Telefono inkesten gainean, udalaren oharra
Azken egunotan hainbat urretxuarrei telefono bidezko inkestak egin dizkiete eta bizilagun batzuk udaletxera deitu dute. Udalak hauteskundeekin lotutako inkesta honekin inongo zerikusirik ez duela argi utzi nahi du eta herritarrei inkesta egiten duen Gizaker enpresari nork kontratatu duen galdetzeko eskatu die, euren eskubidea baita hori jakitea.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide