Ate berria Antion dago jada
Zumarragako Udalak sarrera berri bat egiten ari da Antioko baselizan, irisgarritasuna bermatzeko. Sarrera berria atzeko zelaian egongo da eta bi ate edukiko ditu: kanpokoa burdinezkoa izango da eta barrukoa egurrezkoa. Egurrezko atea baselizan dago jada. Sarrera berria Aste Santurako prest egongo da.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide