Eskoriatzan jaio eta Zumarragan hazi zen. Hamabost urte zituela Madrilera bizitzera joan, eta sustraiak puskatu zitzaizkion Yonka Zarcori: «Deserrotzea ez dut inoiz gainditu. Franco hil zen urtean joan ginen Madrilera. Sasoi hartan dena airean zegoen». Sustrai haiek utzitako apurrekin Ultimos días en el limbo eleberria idatzi du eta Zumarragan aurkeztuko du datorren asteartean, martxoak 24, Zelai Arizti kultur etxean, 19:30ean. Izan ere, liburua Zumarragan girotu du Zarcok.
Hezur-haragizko pertsonaiekin eraiki du nobela. Hain zuzen, Zumarragako kuadrillako lagunekin bizi izandako pasadizoekin osatu du eleberriaren mamia. Haurtzarotik nerabezarorako pasabidean dagoen lagun taldearen bizipenak oinarri ditu eta Francoren diktadura du testuinguru. Autobiografiatik asko duen narrazioan adiskidetasunari, maitasunari, galerei, errebeldiari eta kontzientziari tokia egin die.
Cordoban bizi da egun Zarco. Dioenez, ilusio handiz bizi du Zumarragara egingo duen itzulera, «urteotan egon naiz Zumarragan, baina behin ere baldintza normaletan. Nik liburua bertan aurkeztu nahi nuen. Dena dela, ez nuen uste halako oihartzunik sortuko zuenik dagoeneko han ere liburuak saltzen ari direla jakin baitut».
Zarco musikaria da. 1990ko hamarraldian arrakasta izan zuen Corazones Estrangulados taldearekin. Orain taldea berriz elkartu, eta bira bat egitekoak dira.
Idazle sena 50 urte bete ondoren piztu zaiola dio, «hasi nintzenetik ez dut idazteari uzteko modurik aurkitu. Bizitza zoroa izan dut eta oraindik badut zer kontatu». Bigarren eleberria idazten ari da.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.
Privacy & Cookies Policy
Privacy Overview
This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.