Urbieta-Perez bikotea eta Olaizola, Goñi txapelketako lehen finalistak
Asteazkenean Goñiren omenezko txapelketako lehen finalerdikoa jokatu zuten. Urbietak eta Perezek 22 eta 3 irabazi zieten Quina eta Gorrotxategiri. Gazteen mailan, Olaizolak Zubiriari irabazi zion. Finalerdietako bigarren saioa datorren asteazkenean izango da, 18:30ean. Senior mailan, Dorronsoro eta Imazek, Santxo eta Erasunen aurka jokatuko dute. Gazte mailan, berriz, Elizalde eta Peña nor baino nor arituko dira. Herri mailako txapelketak ere baditu lehen finalistak: Oliveira eta Antiak 18 eta 16 irabazi zieten Oruesagasti eta Urrateri.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide