Teodoro Casabelek irabazi du Zumarragako Hiria txirrindulari proba
Atzo master mailako Zumarragako Hiria txirrindulari proba jokatu zen. Ciclos Gamen taldeko Teodoro Casabal nagusitu zen. Bigarren Asier Bajo izan zen eta hirugarren Koldo Mikel Gutierrez. Herritarrei dagokienez, Iker Zabaleta zumarragarra zazpigarren izan zen (Master 40 mailan laugarren), Alex Perez urretxuarra 23. (Master 30 mailan, 12.) eta Iker Esnal zumarragarra 42. (Master 30 mailan 28.). Mendiko sailkapena Bajok irabazi zuen. Gipuzkoako txapelketa ere jokoan zen. Master 30ean Jose Antonio Larrea izan zen gipuzkoar onena (Perez laugarren izan zen eta Esnal zazpigarren), Master 40ean Jon Garmendia nagusitu zen eta Master 50ean Iñigo Larrañaga.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide