Bihar 17:03 inguruan 55. Euskal Herriko Itzulian parte hartzen ari diren txirrindulariak Zumarragako Euskadi plazako helmugara iritsiko direla aurreikusten dute antolatzaileek. Gasteiztik aterako dira eguerdian eta 170,7 kilometroko ibilbidea bete beharko dute. Etapa malkartsua izango da biharkoa eta, behin Zumarragara iritsita, Antioko gaina zain izango du tropelak. Aurten, orain lau urte ez bezala, bi aldiz jo beharko dute gain hori Eitzagatik igota. Zumarragako Udalak zirkulazioari lotutako neurriak jakinarazi ditu. Etzi Zumarragatik aterako da 4. etapa Arraterako (Eibar) bidean.
zirkulazioa
*(informazio horretan erratuta dago datu bat: Beloki eta Antzina etorbideak 12:00etan itxiko dituzte eta ez 15:00etan)
Goierritik Itzuliak egingo duen ibilbide eta ordutegia bihar Goierriko Hitzaren paperezko edizioan.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide