Joaquim Rodriguezek (Katuxa) urtebete baino gehiago zeraman lasterketarik irabazi gabe. Begiz joa zeukan Euskal Herriko Itzuliko gaurko etapa. Zumarragako helmugan bera izan zen nagusi 2011n, eta Antioko aldapan non jo ondo zekien. Borobil atera zaio. Antioko bigarren igoeran, Dani Moreno taldekideak hauspotu du, eta bikain eutsi dio Sergio Luis Henaoren (Sky) joari (hura iritsi da lehenengo baselizara. Baita Nairo Quintanari (Movistar) ere.
Gasteiz-Zumarraga etapa ordu erdiko atzerapenarekin iritsi da Goierrira, Lizarrustin barrena. Arabako eta Nafarroako mendateetan haizeak gogor antzean jo die. Behin Goierriko muino eta aldapa etengabeetan, aurrez idatzia zirudien eskema izan du Itzuliko 3. etapak: eguneko ihesaldian zetozen lau ziklistak behar zenean eta behar besteko indar xahutzearekin soilik neutralizatu, eta Antioko azken igoeraren zain izan dira.
Gasteiztik abiatu berritan egin dute aurrera, 5. kilometroan, Omar Fraile, Westra, Armee eta Carthy iheslariek. Caja Ruralek bi kide sartu ditu gaurko ihesaldian (Fraile eta Carthy), eta Fraile bizkaitarrarekin mendiko saria irabazteko puntu asko batu ditu: hura pasatu da lehenengo Azazetan (2), Iturrietan (1), Urbasan (1), Urkillagan (2) eta Gabirian (3). Eguneko zortzi mendateetatik seitan.
Westra herbeherearrak (Astana) bakarrik izan du nahikoa indar aurrera jotzeko, iheseko laukotetik. Eitzagako maldan harrapatu du tropelak (40 bat lagunera murriztua), helmugarako 3,5 kilometroren faltan. Eitzagara arte, Movistarrek lan ikaragarria egin du azken 20 kilometroetan, batez ere Gorka Izagirrek. Mendate barrenean hustu dahura, eta Jon Izagirrek hartu du Nairo Quintana taldeburua aurrera eramateko ardura. Antion, berriz, Beñat Intxaustik bizitu dio bidea. Henao azaldu den arte.
Etapa garaipenerako ez ezik, sailkapen nagusian lidertza hartzeko ere balio izan du gaurko etapak. Henaok jantzi du elastiko horia, Rodriguez eta Quintana denbora berera dituela.
Eguraldi eguzkitsuarekin eta goxoarekin, jendetza bildu da Goierriko errepide bazterretan. Lazkaon, Gabirian eta batik bat Antion ikusle asko izan da. Bitxikerien atalerako, Olaberriatik jaisten erori egin da Andrew Talansky, azkeneko biribilgunean. Berriz laskerketara gehitu denerako zirkulazioa irekita zegoen. Auto artetik aurrera joan behar izan du, atzera lasterketan sartzeko. Zumarragako helmugara iritsi da.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.
Privacy & Cookies Policy
Privacy Overview
This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.