Urretxuko Udalak karpa bat jarri du herritarren esku
Udalak karpa bat erosi du eta muntatuta dagoen egunetan herritarren esku egongo da. Maiatzaren 11 bitartean Gernikako Arbola plazaren luzapenean egongo da. Hilaren 19an lore azoka hartuko du eta maiatzaren 9an Europako Eguna. Elkarteek euren ekitaldietarako eskatu dezakete eta gainontzeko egunetan herritarrek gune estali moduan erabil dezakete.
Ekainaren 17tik 25era Santa Barbaran egongo da Sanjoanak direla eta, irailaren 2tik 25era Gernikako Arbola plazaren luzapenean (Santa Anastasiak), urriaren 19tik azaroaren 15era Gernikako Arbola plazaren luzapenean (mineral eta fosilen parkea) eta abenduaren 1etik 17ra Gernikako Arbolaren luzapenean (San Martin eta Santa Lutzi).
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide