Zabalik dago Urola Garaia BTT Maratoian izena emateko epea. Bihar bitartean 20 euro ordaindu beharko dute federatuek eta 30 federatu gabekoek. Aurrerantzean eta maitzaren 1era bitartean 5 euro igoko da federatuek ordaindu beharko dutena. Izena emateko:
kirolprobak.
Maiatzaren 9an izango da mendi bizikleta maratoia. 500 parte hartzaile bildu nahi dituzte aurtengoan iazko arrakastak hauspotuta. Iaz 400dik gora txirrindularik parte hartu zuten. Emakumezkoen parte hartzeari bultzada eman nahi diote Goierri kirol elkarteko mendi bizikleta saileko antolatzaileek. Lehenengo edizioan andre bakarrak parte hartu zuen, iaz lauk. Aurten marka hori puskatu eta andreen parte hartzea esanguratsua izatea nahi dute, diotenez, “Urola Garaia BTT maratoian denontzako ibilbidea dago”.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide