Kalakan taldeak disko berria Antion aurkeztuko du, maiatzaren 16an
Iparraldeko Kalakan hirukoteak Elementuak izeneko lan berria plazaratu du. Disko berriak hamalau kantu ditu eta, beti bezala, ahotsak eta perkusioa dira lanaren oinarria. Diskoa Bilbon aurkeztuko dute hilaren 25ean eta bosgarren kontzertua Antion emango dute, maiatzaren 16an. Kontzertua 18:30ean hasiko da eta sarrera libre izango da, eliza bete arte. Sarrerak elizan sartu ahala banatuko dira.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide