Isuo Sasiia bakarlariak bigarren diskoa aurkeztuko du maiatzaren 17an
Isuo Sasiia bakarlariak bere bigarren diskoa aurkeztuko du Urretxun. Aurkezpen kontzertua maiatzaren 17an izango da, 18:00etan, Aizpurunea kultur etxearen ondoan dagoen lorategian. Sasiia zarauztarra da, baina Zumarragan bizi da. Kontzertua Jon Murua tronpeta-jole gabiriarrarekin emango du. Hau ere Zumarragan bizi da. Diskoaren izenburua Idiaren zaintzari buruzko hamar estanpak da. Sasiia poema txinatar batzuetan oinarritu da diskoa egiteko. Abesti lasaiak eta lasaigarriak dira, idi misteriotsu baten bilaketa kontatzen dutenak. Disko hau Urretxuko gaztetxean editatu dute, auzolanean. Urretxu eta Zumarragako Gazte Asanblada izan da, hain zuzen ere, aurkezpen kontzertua antolatu duena.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide