Zintzo Mintzok euskara kalean zabaltzeko proposamenak egingo dizkie alderdiei
Zintzo Mintzo Urretxuko eta Zumarragako euskaltzale elkarteak euskararen erabilerari bultzada emateko proposamenak egingo dizkie alderdi politikoei udal hauteskundeen atarian. Elkarteak proposamen zehatzak ditu buruan. Dagoeneko, antzemanda dituzte zeintzuk dira bi herriotan euskararen arnas guneak. Esate baterako, euskara gehien entzuten den tokia da larunbatetako Zumarragako azoka. Azoka “Santa Lutzi” txiki bat bihuru nahi dute larunbatero Zintzo Mintzokoek Aitor Lizarazu elkartearen hitzetan. Bestetik, nerabeen artean euskararen erabilera areagotzeko hainbat neurri proposatuko dizkiete alderdiei, “dagoeneko egiten dira umeei zuzendutako ekintzak, guk urratsa bat eman nahi dugu eta, esate baterako, kirol esparruan euskara erabiltzeko joera zabaldu”, dio Lizarazuk.
Informazio gehiago biharko Goierriko Hitzaren paperezkoan.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide