Javier Martin izango da PSE-EEren hautagaia Urretxun
Aurtengo maiatzeko udal hauteskundeetan ere Javier Martin izango da PSE-EEren alkategaia. Urretxuar hau saltzailea da eta ezkonduta dago. Legealdi honetan PSE-EEren bozeramalea izan da. Bere helburu nagusia gardentasuna dela esan du. Kontu-ikuskaritza bat eskatzeko asmoa du. Birziklapen tasa hobetzeko asmoa du, bosgarren edukiontziaren bidez. Horretarako, bosgarren edukiontzia erabiltzen dutenei hobariak eskaintzearen aldekoa da. Enplegua sortzeko lan egingo duela agindu du. Horretarako, Aldundiarekin eta Jaurlaritzarekin batera, enplegu politikak martxan jarri behar direla esan du. Merkataritza eta turismoa bultzatzeko eta enpresa txiki eta ertainei laguntzeko lan egingo duela ere aipatu du. Sarralde eta Irimo arteko gunea industriarako erabiltzearen alde azaldu da eta emakume, gazte eta 40 urtetik gorakoentzako enplegu programak behar direla esan du.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide