Zumarragako Klara Larrañaga lorategia eta Urretxuko bidegorria lotzen dituen zubian elkartu dira Urretxu-Zumarragako Irabazi-Ganemos plataformako hautagaiak.
Zumarraga:
- Unai Orbegozo (alkategaia)
- Monica Monteagudo
- Ines M. Benitez
- Jonathan Gonzalez
- Raquel Ropero
- Diego Calvo
- Jose Mari Zurutuza
Urretxu:
- Alberto de la Rosa (alkategaia)
- Ana Belen Oles
- Rafa Jarit
- Carmen Colado
- Jose Andres Martin
- Trini Ropero
- Iker Cabrera
Aurkezpena zubian egin dute bi herrien arteko hartu emanetan aldaketak gauzatu behar direla aldarrikatzeko. Hauteskunde programa aurrerago aurkeztuko badute ere, alkategaiek zertzelada batzuk eman dituzte. Aurretik Irabazi-Ganemos herri plataforma dela azpimarratu dute, Ezker Anitza, Equo, Podemos eta alderdi batera ere afiliatu gabeko herritarrek osatua.
Orbegozok egin du herri programaren aurrerapena: “Politika herritarrei zabaldu nahi diegu, gure ustez politika dena delako”. Gardentasuna bermatu eta gizarte mugimenduak oinarri izango dituen politika egiteko moduaren alde egin du.
Bilerak astero, astelehenetan, Zumarragako Zelai Arizti kultur etxean, 19:00etan egiten dituztela gogoratu du Monica Monteagudo bigarren hautagaiak Zumarragako zerrendan, “andreei gonbite berezia egin nahi diegu bileretan parte hartu dezaten”.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide