GRAVN lurralde arteko pilota txapelketako finalaurrekoak Zumarragan jokatuko dira
Euskadiko Euskal Pilota Federakuntzak antolatutako GRAVN txapelketako finalaurreak jokatuko dira Zumarragako Beloki frontoian larunbatean eta igandean. Arratsaldez jokatuko dira larunbatean eta goizez igandean. Gaur egin dute aurkezpena Antioko Interpretazio Zentroan. Ezker pareta modalitatean eskuz binakako 22 urte azpikoen partidak, eskuz banakakoen nagusiek zein eskuz binakako nagusiek jokatuko dute Belokin.
Mikel Serrano alkateak iragarri du, bestalde, eskuz banakako txapelketako lehen partida Belokin jokatuko dela maiatzaren 1ean. ETBk zuzenean emango du.
Zumarragako Udalak eta federakuntzak duten hitzarmenaren baitan, elite binakako txapelketa ere Zumarragn jokatuko da igandez igande ekainean zehar. Finala Santa Isabel jaien barruan izango da, ekainaren 28an edo uztailaren 5ean Serranok aurreratu duenez. Oraindik ez dute txapelketa horretan parte hartuko dute pilotarien zerrenda, federakuntzak rankin bat osatzen du denboraldian hoberen ibili diren pilotariekin eta oraindik ez dutela rankina osatu esan du Unai Legarreta federazioko kirol zuzendariak. Txapelketan jokatuko duten jokalari guztiak rankin horretatik aterako dira.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide