-
Ismael Berasategiren irudia, ezkerretik lehenengoa da.
Urretxuko Ismael Berasategiren anaiak, eta Gotzon Aranbururen eta Lorentxo Aiestaranen lagunek istripua izan zuten apirilaren 18an, gaueko 22:00ak aldean, Alacanteko (Herrialde Katalanak) Villenako espetxetik bueltan zetozenean. Tuteratik zazpi kilometrora dagoen autopistako ordainlekutik gertu, azeri bat jo zuten autoarekin. Hiru lagunek ez zuten minik hartu, baina autoak kalte handiak izan ditu. Etxeratek jakinarazi duenez, 2015 urteko bigarren istripua da. 10 izan ziren iaz.
720 kilometrora dago Villenako kartzela eta presoen sakabanaketaren ondorio bat gehiago izan da Etxeratek azpimarratu duenez. “Noiz arte ? Beste istripu larriago bat berriz ere gertatu arte ? Gure bizitzekin jolasten duen espetxe politika horrekin bukatu behar da orain”
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide