Urretxuko eta Zumarragako kirol arloari lotutako eragileei hitzordua jarri diete etzi, 11:30etik 13:00etara Zelai Arizti kultur etxean. Lehenengo aldiz kirol mintzodromora bilduko dira bi herriotako kirolariak, kirol zaleak eta kirolaren esparruan lanean ari direnak. Euskarak beren arloan dituen gabeziak eta egoera hobetzeko estrategiak bildu nahi dituzte. Bi galdera jarriko dituzte mahai gainean:
- Kirola egiten duzun guneetan euskraz egiten al da?
- Zure ustez, zeintzuk dira arrazoiak eta zer egin liteke euskara gehiago erabiltzeko?
Jexux Mari Alberdi Urretxuko euskara teknikaria eta Euskalgintza Foroko kidea da,
Kirol munduan dabilen jendearen testigantza jaso, eta dauden behar izanak asetzeko bideak ireki nahi ditugu
Mintzodromoaren ateak zabalik daude kirol esparruan ari den ororentzat.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide