Etzi 09:30etik aurrera izena eman ahal izango da Zumarragako hirigunea eta Antioko gaina lotuko dituen oinezko martxa egiteko. Martxa Gautena Gipuzkoako Autista Elkarteak antolatu du autismoa gizarteratzeko. Igandean, baita ere, Zumarragako Musika Bandak kontzertua egingo du 13:00etan Zelai Ariztin, Ferrer Ferran zuzendaria gonbidatu du bandak eta musikagileak Gautenarentzat sortutako pieza joko dute. Aurretik, Ferranek hitzaldia egingo du bandentzat sortutako musikaren gainean.
cartel gautena[1]
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide