Zumarragako Legazpi dorretxean egin dute hitzordua udal hauteskundeetara aurkezten diren EAJko zerrendako kideek. Iñigo Peñagarikano buru duen zerrendako hautagaiak honakoak dira:
Iñigo Peñagarikano
Josu Idigoras
Josune Aranguren
Andoni Ormazabal
Raquel Blanco
Itziar Urzelai
Xabier Soraluze
Arantxa Gabiria
Josu Iturbe
Miren Lourdes Bereziartua
Aitor Esnal
Arantxa Urdangarin
Javier Ibarzabal
Ramon Aranzabal
Maria Jesus Berasategi
Jose Luis Ruiz
Peñagarikanok zerrendan adituak eta arituak ere badaudela esan du. Irakaskuntza, osasungintza, aurretik zinegotzi eta alkate izandakoak, kultur arloko pertsonak… Denei eskerrak eman dizkie alkategaiak. EAJren programa izango denaren hiru zutabe jakitera eman ditu Peñagarikanok:Parte hartzea eta gardentasuna. Zumarragako Udalean atzera egin dela esan du. Barne araudia aldatu dute sozialistek eta aldaketa horrek “udal jardunean bere onena ematea eragotzi die pertsona askori”. Jeltzaleek atzera botako lukete araudia eta aurrekoa berreskuratuko lukete.Lankidetza. Peñagarikanoren hitzetan umiltasunetik, harrotasun eta prepotentzia alde batera utzita, inguruko herriekin hautsitako harremanak berreskuratzearen alde agertu da. Ezkio-Itsaso eta Legazpi aipatu ditu, baina, batez ere, Urretxurekin harreman ona izatea ezinbestekoa dela uste du. Gazteak. Zutabeen artean garrantzitsuena dela dio Peñagarikanok. Gazteek ez dituztela aukerarik azpimarratu du, “ez lanerako ezta etxebizitza bat izateko aukerarik ere”. Arazoa sakonean aztertu dutela dio, eta hiru proposamen zehatz egin ere: prestakuntza, etxebizitza lortzeko eskubidea bermatu eta enplegua. Peñagarikano:
Gazteak gure etorkizuna dira eta atzera uzten baditugu gure etorkizuna ukatzen ari gara.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.
Privacy & Cookies Policy
Privacy Overview
This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.