
Ausart zaitez zeure kabuz pentsatzen Kant-en lelopean, joan den apirilaren 30ean Fernando Savater filosofo donostiarra solasean aritu zen UGLE-ko ikasleekin. Ikasleek egindako galderetatik abiatuta, Semearentzako Etika liburuaren idazleak gai ugari jorratu zituen, hala nola, Filosofiaren zeregina irakaskuntzan eta bizitzan, intolerantzia, immigrazioa eta multikulturalismoa, Estatu Islamikoa, gaurko egoera politikoa, abortua, eutanasia, homosexualen ume-adopzioa, drogak, Internet-eko deskargak… eta, baita ere, ikasturte honetan ikasitako pentsalari batzuei buruzko gogoeta. Savaterrekin izandako solasaldia Ugleko Batxilergoko ikasleek jasotako 2013-14 Urgentziazko Filosofia lehiaketaren saria izan zen. Idazlan saritua eskuragarri dago euskaraz eta gaztelaniaz Ugleko blogean honako helbidean.