Datozen udal eta foru hauteskundeetarako hautagaiei zuzendutako kanpaina bat jarri zuten martxan Urretxun eta Zumarragan. Helburu nagusia, fracking edo haustura hidraulikoaren aurkako indarrak batzea zen.
Zure bozka; fracking ez kanpainarekin bat eginez, bi herri hauetako hainbat alkategaiek euren sinadura eman dute. Gaur iluntzean egin dute agerraldia Zumarragan egitasmoaren berri emateko.
Zumarraga eta Urretxu Sustraia eta Landarre izeneko bi proiektuen barnean kokatzen da. Hala, datorren agintaldia “erabakiorra” izango dela uste dute Fraking Ez! mugimenduko kideek.
Hauek dira haustura hidraulikoaren aurkako jarrera agertu duten hautagaiak:
IRABAZI
- Unai Orbegozo (Zumarraga)
- Alberto La Rosa (Urretxu)
PSE-EE
- Mikel Serrano (Zumarraga)
EH BILDU
- Inma Albisua (Zumarraga)
- Oihane Zabaleta (Urretxu)
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide