Dornaldegi baserrikoek Bordeleko ganadu lehiaketan parte hartu dute
Lau animalia aurkeztu dituzte eta postu onak lortu dituzte: 15 eta 19 hilabeteko bitarteko bigen artean, Fereka izenekoak 8. postua lortu du. 26-36 hilabetekoei dagokienez, Experantxak 5. postua eskuratu du. Funtxexko idiskoak 4. postua lortu du 14-18 hilabetekoen artean eta Frexkok 6. postua maila berean. Mikel Elgarrestak “oso emaitza onak” direla dio, Parisen sariak lortutakoen aurka lehiatu baitira.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide