Urretxuko Udalak pasiotarren etxea erosi du ikastolak bere eraikina handitu dezan
Ikastolak eraikin berria egiteko eskuratu zituen lurretan, berriz, etxebizitzak egingo dira. Etxebizitzen %20 babes ofizialekoak izango dira eta izen-ematea astelehenean irekiko dute. Promozioak dagoeneko bere webgunea du (gurutzesantu.com) eta promotoreak nahikoa etxe salduko dituela uste du, ondoren lurra erosi eta obra hasteko. Ikastolak lurrak saltzea eta Udalak pasiotarren eraikina uztea behar du, ikastetxea handitzeko.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide