Anjel Errazu, Luis Angel Tellez eta Jorge Anduezaren azken osoko bilkura
Legealdiko azken osoko bilkura egin dute Urretxun. Besteak beste, udal eraikin eta lokalen garbiketa zerbitzua herriko Kelsalin enpresari ematea erabaki dute. Osoko bilkuraren amaieran Anjel Errazu, Luis Angel Tellez eta Jorge Andueza agurtu dituzte. Izan ere, ez dira igandeko hauteskundeetako zerrendetan aurkezten. Udalak koadro bana oparitu die. Tellezek eskerrak eman dizkie udalbatza kideei eta urte oso onak pasa dituela esan du. Elkarrekin lan egiteko eskatu eta zortea opa die. Errazuk ere hitz batzuk izan ditu bere udalbatza kideentzat. “Herriaren onerako lan egin dugu, elkarrekin. Dagoeneko urte batzuk baditut eta lan hauek beste batzuen esku uztea erabaki dut. Ziur ondo egingo duzuela”.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide