Herriko lau ikasle saritu dituzte Urruzuno lehiaketan
Aurten Urretxu eta Zumarragako lau ikasle saritu dituzte Urruzuno literatur lehiaketan. Bi Joxe Mari Iparragirre institutukoak dira eta beste biak Urretxu-Zumarraga ikastolakoak. Institutuko Alaitz Estonbak Bizitzaren jokoa olerkiarekin irabazi du saria eta lizeoko Uxue Milletek Zikloa poesia lanarekin. Prosari dagokionez, lizeoko Imanol Duran Benetako maitasuna lanarengatik saritu dute eta institutuko Irati Uribesalgo 2019ko otsailaren 23a lanarengatik.
Urruzuno lehiaketa Eusko Jaurlaritzak antolatzen du eta bigarren hezkuntzako ikasleek parte hartzen dute. Erkidegoko 20 lan onenak saritzen dituzte.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide