Aniztasun eta Bizikidetza Mahaiak kulturen azokara gerturatzeko gonbitea luzatu die herritarrei
Ekainaren 6an kulturen azoka egingo dute Urretxun. Helburua Urretxun bizi diren herritarren kultura ezberdinak ezagutzera ematea da. Aniztasun eta Bizikidetza Mahaiak azokara gerturatzeko eta beste herrialde batzuetako zaporeak dastatzeko gonbidapena luzatu die herritarrei. Bestalde, Euskal Herrian bizi diren emakume etorkinen testigantzen erakusketa jarri dute herriko dendetan. Panelak ekainaren 8a arte egingo dira erakusleihoetan.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide