Iñaki Beitiaren Omenezko mendi martxa egingo dute etzi, igandearekin, hemeretzigarrenez. Mila bat lagunen parte hartzea espero dute antolatzaileek. Goierrikoak zein Hego Euskal Herrikoak dira izen-ematea aurrez egin duten gehienak; 600 lagunek eman dute izena jada. Herrialde Katalaneko bost parte hartzaile ere egongo direla aurreratu du Jonmikel Intsausti antolatzaile taldeko kideak.
Antolaketa taldea da, hain zuzen, mendi martxaren bihotza parte hartzaileekin batera. Hemeretzi urte hauetan guztietan Urretxuko eta Zumarragako eragile, erakunde nahiz norbanako ugari elkartu baita Iñaki Beitia zenaren omenezkoaren lantaldean. Guztira, 100 bat lagun aritzen dira aurrez zein martxaren egunean bertan.
Luis Albisua antolatzaile aritzen da eta berak dioenez, «aurten ez dugu berrikuntza handirik egin, baina berrikuntza txiki bat baino gehiago dago». Aldaketak daude ibilbidean aurreko urteetako bideekin alderatuta. Aurten Etxaburutik gora egingo dute zorbide bat —lur jabeen bideetatik igarotzen den bidea— hartuta. Handik igoko dira Neberara eta Gorlako mendateraino iritsi eta gero, Elosumendira egingo dute. «Aurretik ez dugu han eguraldiarekin zorterik izan eta berriz saiatu nahi dugu bide horrekin ea eguraldiak laguntzen digun», dio Albisuak.
Oletatik ere igaroko dira mendizaleak eta han etzi ospatuko duten Trinitate jaiarekin bat egingo dute. Aizpurutxon azken urteotan bezala Euskaraz Biziko bandera eskuetan euskaraz bizitzearen aldeko argazkia egiteko aukera egongo da. Hondakinak gaika bereizteko eskaera egin dute eta baliabideak jarriko dituzte kontrol guneetan.
Elkartasunerako tartea
Markel Lopez urretxuarrari laguntza emateko deia egin dute Beitiaren antolatzaileek eta plastikozko tapoi bilketari hauspoa eman nahi diote mendi martxaren ekitaldi honetan. Horrez gain, aurreko urteetan opari gisa ematen dituzten elastikoak Nikaraguara bidali dituzte Ilargi Beltzako kideen bitartez eta aurten ere hala egiteko asmoa dute.
Martxaren baitan IV. Argazki Rallya antolatu dute eta saria bi lagunentzat bertako jatetxe batean afaria izango dela iragarri dute. Azken urteetan ez du parte hartze handirik izan, baina antolatzaileek egitasmoari eutsi diote eta mendizaleei parte hartzeko gonbitea luzatu diete, izan ere, jakin badakite batek baino gehiagok argazki kamera aldean eramaten duela martxaren egunean.
Gurutze Gorrian laguntza izango dute; kontrol guneetan egongo dira eta ibilbidean zehar zer edo zer gertatuz gero, mendizaleak artatzeko prest egongo direla bermatuta dago. Txakurrak eramatekotan lotuta eramatea eskatu dute zorbideak iragango dituztelako. Anoa-postuetan mokaduak eta edariak banatuko dituzten arren, mendizaleei edatekoak eta janari energetikoak eramatea gomendatu diete.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.
Privacy & Cookies Policy
Privacy Overview
This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.