Urretxu eta Zumarragako udalek narratiba, poesia eta bertsopaperetako Iparragirre lehiaketako oinarriak aurkeztu dituzte. Lanak urriaren 10a baino lehen aurkeztu behar dira, bi herrietako kultur etxeetan. Sarituen berri abenduan emango dute, bi udaletako webguneetan eta zelaiarizti.com-en.
Lanen luzerari dagokionez, narratiba lanak sei eta hamabi orrialde artekoak izan behar dira. Poesia lanek, berriz, 200 lerro baino gehiago eduki behar dituzte. Bertsopaperen atalean, bi maila egongo dira: 16 urte artekoena eta 16 urtetik gorakoena. 16 urte arteko parte hartzaileek gutxienez sei bertso aurkeztu behar dituzte eta gehienez hamar. 16 urtetik gorako parte hartzaileek, berriz, gutxienez zortzi bertso idatzi behar dituzte eta gehienez hamabi.
Sei saritu egongo dira: euskarazko narratiba lan onena, euskarazko poesia lan onena, gaztelerazko narratiba lan onena, gaztelerazko poesia lan onena, 16 urtetik gorako batek egindako bertsopaper onenak eta 16 urtetik beherakoen bertsopaper onenak. Lehenengo bostek 500n euro jasoko dituzte diru saritan eta azkenak 100 euro.
Epaimahaiaren erabakia eta sari banaketa ekitaldiaren eguna eta tokia abenduan emango dituzte ezagutzera, Urretxu eta Zumarragako udalen webguneetan eta zelaiarizti.com-en.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.
Privacy & Cookies Policy
Privacy Overview
This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.