Aurreikuspen guztiak beteta, antolatzaileak pozik dira aurtengo Beitia mendi martxaren emaitzarekin. Eguraldia alde izan zuten atzo mendizaleek, eguzkiarekin eta haize gozoarekin, eta gozatu ederra hartu zuten goizean goiz, Areizaga-Kalebarren plazan elkartu ziren mendizaleek.
1.080 lagun abiatu ziren irteera puntutik. Horietatik 763 gizonezkoak ziren eta 324 emakumezkoak (%34). Gehienak (593) Urretxukoak eta Zumarragakoak ziren. Inguruko herrietakoez gain, arabarrak (21) eta bizkaitarrak (29) ere gerturatu ziren. Urrutiagotik ere iritsi ziren mendizaleak: Bartzelonako (Herrialde Katalanak) lau lagun eta Granadako (Espainia) bat.
Giro onean osatu zuten mendizaleek 32,28 kilometroko ibilbidea eta antolatzaileek nabarmendu dutenez, ez zen istripurik izan: «Gurutze Gorrikoek lehendik izandako lesioek eragindako eragozpenak medio bi pertsona jaso behar izan zituzten. Bestela, ohiko kontuak, babak, urratuak».
Hainbeste jende mugitzen den lekuan bitxikeriak ez dira falta izaten eta alemaniar bikote batekin gertatukoa jaso dute antolatzaileek: Bartzelonatik alemaniar bikote bat etorri zen eta Trekutzen euren ahalegina bertan behera uzteko eskatu zien antolatzaileek, mantsoegi zihoazelako. «Euskaraz eta gaztelaniaz ez zekitenez gero, eta ingurukoek ingelesik eta alemanierarik ere ez, itzultzaile bat aurkitu behar izan genuen telefonoz egoera azaltzeko». Aizpurutxora eraman zituzten eta helmugara bidegorritik iritsi ziren. «Behin helmugan, oso gustura egon ziren».
www.beitia.orgwebgunean bidez mendizaleen iritziak biltzen ari dira antolatzaileak, eta «orain arte jasotakoak oso onak dira», diote antolatzaileak.
Argazki rallya
Irudi politak ikusi ahal izan ziren beste behin ere Goierri, Deba Garaia eta Urola-Kosta eskualdeetako mendietan. Mendizaleek argazki makina aldean eramaten dutela aprobetxatuz, argazki rallya antolatzen dute. Ekainaren 9rako aurkeztu behar dira lanak.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.
Privacy & Cookies Policy
Privacy Overview
This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.