Santa Barbarako mahaien zozketan izena emateko epea ireki dute
San Joan eguneko erromerirako hiru aste besterik ez dira falta eta Urretxuko Udalak Santa Barbarako mahaien zozketan izena emateko epea ireki du. Mahaiak ekainaren 13a baino lehen eskatu behar dira, kultur etxean: astelehenetik ostiralera, 17:30etik 20:30era. Zozketa ekainaren 17an egingo dute, 19:00etan, kultur etxean bertan.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide