Larunbatean, Antzez-motz lehiaketaren finala
Larunbat honetan, 22:00etan, Antzez-motz antzezlan laburren lehiaketaren finala egingo dute Urretxuko Labeaga aretoan. Honako lau taldeek parte hartuko dute: Donostiako Badut (Flamenkito lanarekin), Getariako Zanzara (Eltxoak), Donostiako Aldatzen laguntzen (Jurgi magua!) eta Nafarroako Morentin herriko La Nave Teatro (La última esperanza).
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide