Zumarragan ‘Al final de la carretera’ antzezlana egingo dute ostiralean
Zumarragako antzerki denboraldiaren barruan, Al final de la carretera antzezlana eskainiko dute ostiral iluntzean Zelai Arizti aretoan. Txalo Produkzioakek ekoitzitako lana da, Gabriel Olivaresen zuzendaritzapean, gaztelaniaz.
40 urte bete berri dituzten lau lagun dira antzezlanaren protagonistak. Melani Olivares, Manuel Baqueiro, Marina San Jose eta Raul Peña aktoreek egingo dute lau lagunen papera. Gau batez beren bizitzaz hausnartzen hasiko dira lauak, zati onak, ez hain onak eta txarrak mahai gainean jarriz. Amestutako bizitza ez izan arren, egokitu zaiena ere hain txarra ez dela ohartuko dira azkenean. Eta hori guztia, umorea ardatz dutela.
Sarrerak erosteko aukera
Ostiralean izango da emanaldia, 22:30ean. Ordubete lehenago hasiko dira sarrerak saltzen, Zelai Arizti aretoko lehiatilan. Sarrera arruntak hamar euro balio ditu, eta gazte txartela aurkeztuz gero, zazpi euro. Pertsona bakoitzak gehienez lau sarrera eros ditzake.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide