Zintzo-Mintzok Urretxu eta Zumarragako kultura eta ezagutza sustatzeko helburua duen ekimen berri bat antolatu du.
Urtean bi ibilbide antolatzeko asmoa dute, bat
mendi inguruan burututakoa, bestea
herri barnean, hots urbanoa izango delarik. Hori dela eta, esparru eta jorratzeko inguruaren arabera gai anitzen gainean jasoko du informazioa parte hartzen duen lagunak, hala nola, historia, ezaugarri geografikoak, mitologia, euskara (euskalkia), arkitektura (eraikin zibil zein elizari lotutakoa), pertsonaia garrantzitsuen biografia, ohiturak …
Dagoeneko hitzartuta dute herri barnean egingo diren ibilaldietan laguntzeko prest diren zenbait lagun espezialisten kolaborazioa. Mendi inguruan egingo diren ibilaldietan lagunduko duten Goierri Mendi Taldearen zein Ostadar Mendi Taldearen laguntza ere hitzartuta dute.
Hain zuzen ere, azken hauek lagunduko dute datorren
ekainaren 7an, igandean “Izazpi Samiño-Oleta mendien artean: historia, geografia, mitologia” izenburua duen ibilaldia gidatzen eta ezagutarazten, gure mendi hauen ibilbidean aurkitzen diren tokien historia, ezaugarri geografikoak, mitologia eta kondairak azalduz.
Irteera lekua eta ordua, Areizaga Kalebarren plaza izango da,
goizeko 8:00etan.
Irteera doakoa izango da eta
email (zintzo_mintzo@otamotz.com) bitartez izen ematea eskertzen da (dosier bana banatuko baitzaie parte-hartzaile guztiei).