Kulturen Azoka egingo dute larunbatean Urretxun
Munduko herrialde ezberdinetako jakiak dastatzeko eta ikuskizunez gozatzeko aukera egongo da, Gernikako Arbola plazan. Pakistan, Maroko, Ekuatore Ginea, Sahara, Venezuela, Brasil, Senegal, Nikaragua eta Errumaniako postuak jarriko dituzte. Azoka 12:00etan irekiko dute. 13:00etan Barrunbadau taldeak joko du, 16:30ean haurrentzako jolasak eta tailerrak egongo dira, 18:00etan Ehunzango batukadak joko du eta 19:00etan Maut taldearen kontzertua egongo da.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide