Parketarrak egitasmoaren lehen saioak
Gaur arratsaldean Parketarrak egitasmoaren lehen saioak egin dituzte, Belaustegi plazan. 3 eta 5 urte arteko haurrek eta beraien gurasoek zabu-zibura jolastu dute eta 6 eta 9 urte arteko haurrek txirrintxonera.
Bigarren jardunaldia datorren asteazkenean izango da, hilaren 10ean, Zelai Arizti parkean. 3 eta 5 urte arteko haurrek eta beraien gurasoek 17:00etatik 18:00etara jolastuko dute eta 6 eta 9 urte arteko haurrek 18:00etatik 19:00etara. Egitasmo honen helburua haurrek euskaraz jolastea da.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide