Zumarragako Ospitalea ireki zutela 30 urte bete direnean, ospakizunei amaiera emango diete ekainean. Zumarragako Ospitalea eta bere ingurua argazki lehiaketa antolatu dute, eta hilaren 26an bazkaria egingo dute Antioko jatetxean.
Argazki lehiaketan edonork parte hartu dezake. Irudietan ospitalea zein bere ingurunea agertu beharko dira, hala egungo argazkiak nola iraganekoak utzi daitezke ekainaren 13ra bitartean. Lanak honako helbidera bidali behar dira: OSI.GAUBERRIAK@osakidetza.eus. Parte hartzaile bakoitzak hiru argazki aurkeztu ahal izango ditu gehienez.
Argazkiak Facebooken
Epaimahaiak hamabi argazki aukeratuko ditu. Ondoren, hamabi argazki horiek ospitalearen Facebookean erakutsiko dituzte ekainaren 18tik 24ra. Atsegin dut gehien jasotzen dituenak irabaziko du lehiaketa. Sari bakarra emango dute: nekazal turismo baterako gau bat bi lagunentzat.
Ekainaren 26an Antioko jatetxean egingo duten bazkariarekin emango diete amaiera urteurrenaren ospakizunei. Bazkarira Goierriko ESIan gaur egun lan egiten dutenak nahiz 30 urte hauetan han lan egin duten guztiak gonbidatu dituzte. Antolatzaileek oroitzapenerako eta adiskidetasunerako eguna izatea nahi dute. Bazkarirako izen-ematea zabalik egongo da ekainaren 14ra arte. Izena emateko 28 euro ordaindu beharko dira bazkariko; kontu korronte bat ireki dute aurrez dirua sartzeko. Bazkarirako hitzordua 15:00etan egin dute.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.
Privacy & Cookies Policy
Privacy Overview
This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.